euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Europar Batasunaren eta Europako Eskualde Mugakideen Elkartearen saria jaso du, bidaiariei informazioa emateko politika eta mugaz haraindiko enplegua garatzeko estrategia aitortuta

euroregion_2018a.jpg

2018.eko azaroak 29

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen baitan sortutako “Transfermuga” izeneko proiektuak (http: www.transfermuga.eu) “Europa eraikiz mugen bitartez” saria jaso du, 2018ko Lurralde Lankidetzako Europar Elkarteak EBko Eskualdeen Batzordearekin koordinatuta emanda.

Tranfermugak bidaiariei informazioa emateko mugaz haraindiko lehen sistema multimodal eta eleanitza (frantsesa, gaztelania, ingelesa eta euskara) diseinatu du. Lau bloke teknologiko osagarri dira sistema horren oinarria:

  • Bidaiarientzako informazio-ataria: 4 hizkuntzatan dago eta garraiobide guztiei buruzko informazioa biltzen du: bizikleta, itsasontzia, autoa, taxia, autobusa, trena eta hegazkina. Garraio-tokiei buruzko informazioa ere ematen du: tren-geltokiak, autobus-geltokiak, aparkalekuak, aireportuak. Azkenik, konparatzaile, prezio eta ibilbideetarako sarbidea ematen du.
  • Ibilbideen kalkulatzailea: hori ere 4 hizkuntzatan dago, eta honako sare hauei buruzko informazioa ematen du: Couralin, Yego, Chronoplus, Hegobus, Transports64, TER, TGV, Lurraldebus, Euskotren, Pesa eta Irunbus Era berean, lau lurralde-azpiegituratan —Biarritzeko aireportua, Hegobus, Mac eta Baionako Turismo Bulegoa— marka grisak erabiliz ere ezartzen da.
  • Garraiorako Open Data plataforma: garraioari buruzko datu irekien 20 multzo baino gehiago biltzen ditu.
  • Mapaketa-sistema irekia: Euroeskualdeak egunero egiten du ekarpena bertan.

Transfermuga.eu informazio-sistema abian jarri arte ez zegoen informazio-sistema multimodal eta eleanitzik. Epaimahaiak proiektua mugaz haraindiko beste eremu batzuetan ezartzeko aukera balioetsi du bereziki.

Nafarroako  Gobernuak Bruselan duen ordezkari Mikel Irujok eta Akitania Berriak Eskualdeen Batzordean duen ordezkari Isabelle Boudineauk jaso dute saria. Aditzera eman behar da sistema honek hiri-berrikuntzetarako Europako sari nagusia jaso zuela 2018 maiatzean, “Le Monde- Smart Cities” saria, hain zuzen ere.

Era berean, Euroeskualdeak “Sail of Papenburg” saria jaso du Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak (ARFE) emana. Elkarte horren batzar nagusia irailean egin zen Oulu-n (Finlandia).

Saria emateko Euroeskualdeak mugaz haraindiko enpleguaren gaia eta eleaniztasuna batera aintzat hartzea balioetsi zen, “AE Enplegua” eta “Eskola Futura” Europako proiektuak (POCTEFAk finantzatzen ditu) kudeatuz gauzatzen ikuspegia balioetsi ere.

  • “AE ENPLEGUA” proiektuaren helburua da mugaz haraindiko enplegu-arro bat sortzea, 3 ekintza nagusiren bitartez:
  • Mugaz haraindiko lan-egoerari buruzko diagnostikoa egitea.
  • Langile, enplegu-eskatzaile eta enpresentzako informazio-atari bat sortzea.
  • Mugaz haraindiko enpleguaren errealitatean esku hartzen duten administrazioen foro bat sortzea.

Saria banatzeko ekitaldian bereziki nabarmendu zen Enplegua proiektuak beste eskualde mugakide batzuetara eramateko eta han aplikatzeko aukera ematen duela.

  • “Eskola Futura” adibide egokia da mugaz haraindiko langileen mugikortasunari dagokionez.} Programa hau Ipar Euskal Herriko “frantsesa-euskara” eskola publiko elebidunetarako irakasleak kontratatzeko arazoak konpontzeko asmoz sortu zen. Eta Frantziako Hezkuntza Ministerioak urtero egiten dituen hautaketa-probetan parte hartzeko moduan dauden izangaien kopurua handitzeko helburua aintzat hartuta sortu zen. Horretarako, beharrezkotzat jo zen aldez aurreko prestakuntza egokia ematea Nafarroako, Euskadiko eta Akitania Berriko ikasleei, kasuaren arabera urtebetez edo bi urtez.

Nabarmendu behar da Euroeskualdeko bi kide historikoek, hau da, Bordeleko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak “Dialogo France 2018” saria jaso dutela (Espainiak Frantzian duen Enbaxadak emana), “ikerkuntza, prestakuntza eta jakintza-trukea oinarri dituen Euroeskualdeko komunitatea garatzeko baterako proiektua” dutelako.

 
Euskadi, auzolana