euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Estatu Batuetako ordezkariak NBEn aurkeztu du 2030 Euskadi Basque Country Agenda

2018.eko abenduak 12

Jorge Fernandezek Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaria, United Nations Department of Economic and Social Affairs (UN DESA)-en Garapen Jasangarrirako Gobernuarteko Koordinazio eta Laguntza Ofizinak antolatutako ekitaldian parte hartu du. Bertan, Ordezkariak, Eusko Jaurlaritzak  2030 Euskadi Basque Country Agendaren garapenean eta inplementazioan egindako lana azaldu du. Gainera, Ordezkariak, pasa den uztailean Nazio Batuetan ospatu zen Goi Mailako Foro Politikoan Euskadik izan zuen parte-hartze arrakastatsuaren inguruan hausnarketa egin du, eta 2019ko foroan estatuzazpikoetako gobernuen parte-hartzea eta inpaktua handitzeko ideia batzuk ere elkarbanatu ditu.  

Ordezkariak, panela Alexandra Hiniker-ekin, New York hiriko Nazioarteko Gaien Ofizinako Harreman Estrategikoen Programen Zuzendaria, partekartu du, non hiriek eta eskualdeek 2030 Agendaren inplementazioan egin dezaketen lanaren inguruko esperientzia eta ideiak elkarbanatu dituzte. Lehentasunezko gai hauei lotutako etorkizuneko foro multilateraletan elkarrekin parte hartzeko aukerak ere aipatu dira.

Nabarmendu behar da, Euskadi izan zela ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatua izan da eskualde gobernu bakarra, non besteak beste Mexiko, Monako edo Guatemala herrialdeetako Nazio Batuetako misioen parte-hartzea izan du. 

 

 
Euskadi, auzolana