euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Europako Gaietarako Idazkari Nagusi Marco Aguirianorekin elkartu da Marian Elorza

2018.eko abenduak 19

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak elkarraldi bat izan du Espainiako Gobernuko Europako Gaietarako Idazkari Nagusi Marco Aguirianorekin. Gaur eguerdian izan da bilera Lehendakaritzan, eta Europar Batasuneko egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala aztertu dituzte bertan. Heldu dizkieten gaien artean, Europar Batasunaren Kontseiluan Euskadik presentzia eta partaidetza aktibo bat izatea aldarrikatu du Elorzak.

Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako Zuzendari Mikel Anton ere izan da bileran, eta Brexiten negoziazioen egoera eta Euskadin nahiz Estatuan horrek izango dituen ondorioak ere aztertu dituzte. Elorzak Aguirianori azaldu dionez, Brexiten Jarraipen Batzorde bat du Euskadik, eta biek ikusten dute instituzioen arteko koordinazioaren premia gai honetan. Europako Parlamenturako hauteskundeak eta oraingo testuinguru politikoa ere izan dituzte aztergai.

Europan Euskadiren presentzia indartzea da Kanpo Ekintzako Planaren bigarren ardatz estrategikoa, eta horregatik defendatu ditu Idazkari Nagusiak Euskadiren presentzia eta partaidetza aktiboa Europar Batasunaren Kontseiluan. Bilera amaitzean, Euskadi-Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia 2020ren ale bat eman dio Europako Gaietarako Idazkari Nagusiari Elorzak.

 

 
Euskadi, auzolana