euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Lehendakariak Kolonbiako ordezkaritza bat hartu du, Learning Tour 2018 ekimenaren barruan

2018.eko azaroak 26

Iñigo Urkullu lehendakariak, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin batera, Kolonbiako ordezkaritza bat hartu du, Learning Tour 2018 ekimenaren barruan. Ordezkaritza Caldas-ko gobernadorea buru duela; erakundeetan, politikan, ekonomian eta enpresan, unibertsitatean eta hedabideetan erantzukizuneko karguak betetzen dituzten ordezkari garrantzitsuez osatua dago. Bilera gaur goizean ospatu da Lehendakaritzan.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadi Basque Country 2020 Internazionalizazio Estrategiaren barruan, bultzatzen duen ekimena da “Euskadi Learning Tour 2018”. Laugarren edizio honen helburua atzerriko nortasun handiko pertsonekin harremanak sustatzea da, baita hauek euskal gizartearen errealitatea ezagutzea ere. Aukera paregabea da Euskadiren nortasun berezia nabarmendu eta erakusteko.

 
Euskadi, auzolana