euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ordezkariek Idaho-ko eta San Frantzisko-ko euskal etxeak bisitatu dituzte

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburu eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria Estatu Batuetan Jorge Fernández Dave Bieter Boise-ko alkatearekin (erdian).

2019.eko otsailak 22

Otsailaren 8ko eta 9ko asteburuan Salt Lake City-n (Utah) egin ziren N.A.B.O.ko (Ipar Amerikako euskal etxeen federakuntza) bileran eta jaian parte hartu ondoren, Gorka Álvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, eta Jorge Fernández, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria AEBtan, Benan Oregi funtzionarioarekin batera, Mendebaldera joan dira, etenaldiak egiten Idaho-ko (ondorengo tokiak bisitatzeko: Homedale, Mountain Home, Gooding eta Boise) eta Oregon-eko Estatuetan (hor, Ontario herrian, euskal komunitatea dago, eta bertara hurbildu dira bisita egiteko), abiatzeko gero San Frantzisko-ko badiara, hor bertan baitago AEBko euskal komunitaterik handiena, urtero topaketa nagusi bat antolatzen duena.

San Frantziskorantz abiatu baino lehen hiru bilera ofizial garrantzitsuak izan dituzte: Idaho-ko Estatuko gobernadorearekin, Brad Little, Idaho-ko Kapitolioan; baita Idaho-ko bizitzan itzal handikoak diren bi pertsonekin ere (biak oso lotuak hango euskal komunitatearekin): Boise-ko alkatea Dave Bieter, eta Ada Konderria-ko komisionatua Diana Lachiondo.  Basque Museum & Cultural Center ere bisitatu dute.

Estatu Batuetako biziki bizi izan den ibilbide hori amaitu ondoren, joan den asteazkenean, otsailak 20, itzuli dira berriro Gorka eta Benan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako bulegora, Gasteizen, eta Jorge, aldiz, bere New York-eko bulegora.

 
Euskadi, auzolana