euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

N.A.B.O.ko neguko bilera eta Eusko Jaurlaritzak egingo dituen bisitak Boise-ra eta San Frantzisko-ra

Argazkian Utah-ko euskal etxeko

2019.eko otsailak 08

Bihar goizeko 8retan hasiko da Salt Lake City-n, Utah-n, N.A.B.O. Ipar Amerikako euskal etxeen federakuntzaren neguko bilera. Gaur goizean lehenengo orduan hartu dute hegaldia Bilbon bertan egoteko Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk eta aipatutako Zuzendaritzaren teknikaria Benan Oregik, biak parte hartuko baitute topaketa horretan.

N.A.B.O.ko ordezkariekin lanaldia amaitu eta gero, Gorka Álvarez Aranburuk eta Benan Oregik parte hartuko dute euskal etxeetako ordezkariekin batera ‘Basque Dinner and Dance’ izeneko afari eta dantza gauean, arrastiko 7retatik aurrera. Ondorengo egunotan Boiseko eta San Frantziskoko Euskal komunitateak bisitatuko dituzte, Euskadira itzultzeko otsailaren 19an.

 
Euskadi, auzolana