euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Nazio Batuek gizarte eleanitzei buruzko jardunaldia egin zuten, eta Euskadik parte hartu zuen

ONU_jardunaldia.jpg

2019.eko martxoak 04

Otsailaren 28an, osteguna, Euskadik Nazio Batuetan ospatu zen gizarte eleanitzen inguruko ekitaldi batean parte hartu zuen Quebec, Gales eta Flandesekin batera. Euskadiren aldetik Jasone Cenozek, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak, eta Kirmen Uribek, idazleak, parte hartu zuten eta euskararen eta hizkuntza politikaren inguruan hitzegin zuten euskal gizartearen esparru desberdinetan.

Ekitaldian Eluned Morganek, Galeseko kanpo harremanetarako eta gales hizkuntzaren sailburuak, Wijnie de Grootek, Columbia unibertsitateko flandriera hizkuntzan katedradunak, eta Robert Vezinak, Quebecen hizkuntza frantseserako ofizinaren presidenteak, parte hartu zuten.

Jardunaldia Nazio Bauetako konferentzia gela batean ospatu zen eta eskualde bakoitzaren hizkuntza politiken antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzeko balio izan zuen. Gainera hizkuntza koofizialen arteko elkarbizitza aztertu zen zenbait gizarte esparrutan, adibidez, hezkuntzan, kulturan edo sektore pribatuan. Ekitaldiak hizkuntza guztien sustapenaren eta defentsaren garrantzia azpimarratzeko balio izan zuen.

Nazioa Batuetako zenbait herrialdeetako ordezkariekin batera katedradunek, ikasleek eta hizkuntza aditukek parte hartu zuten ekitaldian.

 
Euskadi, auzolana