Udako ikastaroak:"Europako Kontseiluaren 70. Urteurrena (1949-2019): Giza eskubideak eta Demokrazia"

EU_laburra__2_.png

2019.eko ekainak 20

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Euskal Herriko Unibertsitatearen sorreraren 70. urteurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen esparruan, ikastaro bat antolatuko du, izenburu honekin: “Europako Kontseiluaren 70. urteurrena (1949-2019): Giza Eskubideak eta Demokrazia” 

Ikastaroaren garapena bi zutabe nagusitan oinarritzen da: Giza Eskubideen Zutabea eta Zutabe Demokratikoa. Halaber, zutabe bakoitzean, bi mahai-ingururen bidez, egungo gai hauek jorratuko dira. 

Mahai inguruak honako eremu hauei buruzkoak izango dira:

  • “Europako Hitzarmena eta Giza Eskubideen Europako Gutuna, osagarritasuna edo bikoiztasuna?”
  • “Oinarrizko eskubide eta askatasunak sustatzea eta bermatzea”
  • “Demokrazia eta Lurralde Kohesioa”
  • “Balio demokratikoak zalantzan jartzea. Europako Kontseiluaren erantzuna”

Ikastaroa uztailaren 11 eta 12an egingo da Donostian.

Europako Kontseilua Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen, Europako kontinenteko balio demokratikoen zaindari izateko helburuarekin. Gaur egun lan hori garatzen jarraitzen du eta Europako agintari gorena bihurtu da arlo honetan. Londreseko Itunak sortu zuen, 1949ko maiatzaren 5ean. Hamar estatutan parte hartu zuten: Belgika, Danimarka, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Norvegia, Erresuma Batua eta Suedia. Hilabete batzuk geroago Grezia eta Turkia sartu ziren. Alemaniak 1950ean egin zuen. Espainia 1977ko azaroaren 24an izendatu zuten erakundeko hamargarren kide.

Erakundearen lehen neurrietako bat Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena 1950. urtean idaztea izan zen, Giza Eskubideen Europako Konbentzioa bezala ezagunagoa dena.

 

Matrikulak: https://www.uik.eus/eu/70-anos-del-consejo-de-europa-derechos-humanos-y-democracia