euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Euskadi Basque Country Eguna

Abangoardian bizi nahi duen aintzinako herria

Mundua geure joko-eremua da, eta bertan ere, auzo-lanean dihardugu. Munduan dago Euskadi eta mundu osoa elkartzen da gurean.
 
Historian zehar, beste errealitate desberdinekin bizitzen jakin dugu, geureekin batera txertatu eta aniztasunetik abiatuta sortu egin dugu, nortasun eta ezaugarri propioak sendotuz aldi berean. Herria bera eta herritarrok aberastu egin gara horri esker, eta munduari ere ekarpena egin diogu.
 
Nola egin dugu? Eta are garrantzitsuagoa dena: nola jardun behar dugu munduan gaur egungo testuinguruan? Galdera hauei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak Zuzendaritzak “Euskadi Basque Country Eguna” lehen topaketa antolatuko du ekainaren 19an, Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskadi nazioartean sustatzen duten askotariko eragileek elkar hartzeko.
 
Euskadiren nazioartekotzea aparteko erronka da, eta askotariko aldaketak eskatzen dizkigu. Horri erantzuteko, 2020 Euskadi Basque Country Estrategiak ardatz nagusiak finkatu zituen, eta lan-lerroak proposatu. Horietako bat da geure herri-marka sendotzea, bereizgarri zaizkigun ezaugarrietan sakonduz, Euskadi mundu mailako eragile gisa kokatzea bultzatzen duena. Aintzinako herria gara, baino bizi-bizia; garaikidetasuna eta tradizioa uztartzen jakin duen balioen herria gara. Abangoardia maite duen herria gara.
 
Ekainaren 19an, balore horien garapenean diharduten erakunde, enpresa eta norbanakoak elkartuko dira, lotura gero eta trinkoagoak dituen testuinguruan Euskadi Basque Country markak eskaintzen dituen aukerez gogoeta egiteko. Erronkak identifikatuko ditugu horizonte berriak identifikatzeko.
 
 
Topaketaren egunean bertan, “Euskadi Basque Country Lagunak” aintzatespenak ezagutzera emango dira, Euskadi munduan zabaltzeko nazioartean lan egindako pertsona eta erakundeen lana eskertzeko.

9:30 HARRERA

9:40 ONGI ETORRIA

9:45 EKITALDI ARTISTIKOA

Kirmen Uribe idazlearen irakurketa.

9:50 HARRERA-HITZAK

Iñigo Urkullu Renteria, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria..

10:00 HITZALDIA

Herri-marka eraldaketarako tresna gisa: Euskadi Basque Country markari begirada bat.

Gustavo Koniszczer, FutureBrand, zuzendaria.

10:40 SOLASALDIA

Mundu bat herri: gizarte kohesioa, lankidetza eta autogobernua.

Euskadik bizitza publikoa antolatu eta gobernatzeko eredu propioa du, erroak denboran dituena eta, aldi berean, etorkizuneko erronkei egokia dela erakutsi duena. Geure nortasunaren oinarrietako bat den garatzeko aukera eman digu: elkartasuna, etxe barruan eta munduan.

Zein ekarpen egin diezaioke Euskadik munduari berezko egituratze eta gizarte-baloreak aintzat harturik?

Horretaz gogoeta egin eta beren esperientziak partekatuko dituzte ondokoek:

  • Estíbaliz Arenzana, Global Shapers Bilbao arduraduna.
  • Leyre Arrieta, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra.
  • Saioa Eibar, Fair Saturday, fundatzaile.
  • Imanol Esnaola, Euskal Herriko garapen sozio-ekonomikorako Behategiko Koordinatzailea.
  • Olatz Arrietak, ETBko Bruselako korrespontsalak gidatuko du solasaldia

11:30 KAFE-ETENA

Bizkaia Aretoko harrera-gunean Ion Ander Beloki (JA! Studio) artistaren instalazioa bisitatzeko aukera izango da.

12:00 SOLASALDIA

Dabilen herria: zinezkotasuna, kultura eta erakarpena.

Kultura munduaren aurrean agertzeko jantzi eta erakusten dugun soinekoa da eta gure zinezkotasuna eta baloreek egiten dute desberdin, gu geu ere bereizgarri egiten gaituzten bezala.

Euskal kulturak mundukoa osatzen du, mundukoak gurea aberasten duen bezainbeste.

Esperientzia anitzak eta osagarriak ezagutzeko aukera izango dugu, ondokoen eskutik:

  • Eneko Atxa, Azurmendi Jatetxea, sukaldaria.
  • Nere Lete, Boiseko Unibertsitatea, itzultzailea.
  • Miryam Miranda, Musika Bulegoa, koordinatzaile orokorra.
  • Oihane Pardo, Amarenak, sortzailea eta zuzendari kreatiboa.
  • Solasaldia gidatuko du Vanessa Sánchez, ETBko kazetariak.

12:40 SOLASALDIA

Adarraren puntan: Lehiakortasuna, Hezkuntza eta Talentua.

Berrikuntza, bikaintasuna eta talentua munduan izateko ezinbesteko osagaiak dira. Herri txikiek berezko bidea egin behar dute, malgutasunez, eta ahalegin hori etengabea da, herri-lehiakortasunaren oinarria testuinguru gero eta aldakorragoan datzalako.

Partida munduan jokatzen dute geure enpresek, unibertsitate eta ikertzaileek eta mahainguru honetan puntako zenbait jokalariren ikuspegia ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Ricardo Díez Muiño, Donostia International Physics Center (DIPC), zuzendaria.
  • Clara Martín, BCBL eta Ikerbasque, ikertzailea.
  • Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao, zuzendaria.
  • Josu Esnaola, CAF Taldeko Zuzendari Komertziala.
  • Solasaldia gidatuko du Adolfo Lorente, El Correo-ko kazetariak.

13:30 ITXIERA

Marian Elorza Zubiria, Eusko Jaurlaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia.

13:45 KOKTELA

GUSTAVO KONISZCZER

FutureBrand-eko Zuzendari kudeatzailea Hispanoamerikan

Gustavo Koniszczer Zuzendari kudeatzailea da Hispanoamerikan, Interpublic taldeko estrategia eta marka-sorkuntzarako aholkularitza globala den FutureBrand etxean, eta Buenos Aires, Santiago, Lima, Bogota eta Mexikoko bulegoen zuzendarikidea da. Buenos Aireseko Unibertsitateko lehen Diseinu Grafikoko promozioan lizentziatu zen 1987. urtean. ADG, Buenos Aireseko Diseinatzaile Grafikoen Elkarteko presidentea izan zen. Bere ibilbide profesionalean zehar, askotariko sari eta aintzatespenak jaso ditu, eta bere herrian zein nazioartean hizlari jardun izan du maiz.

Gaur egun, San Andreseko Unibertsitateko Diseinuko irakaslea da, eta FutureBrand etxeko proiektuak zuzentzen ditu Amerika Latino osoan, bereziki herri-markagintzaren esparruan. Bere zuzendaritzapean egindako proiektuen artean, Peru, Costa Rica, Txile, Argentina eta Haiti aipa daitezke, eta baita makina bat marka sektorial edo harrerakoak ere.

Enpresaren munduan ere ibilia da eta dabil, besteak beste Latinoamerikako ondoko etxeekin: DIRECTV, CMR Falabella, Sodimac, Entel, Loma Negra, MallPlaza, BCP, Comex, Superliga Argentina de Fútbol, Banco Supervielle, Banco de Bogotá, Grupo Aval, Aerolíneas Argentinase, eta abar.

ESTÍBALIZ ARENZANA SÁENZ DE VALLUERCA

Global Shapers Bilbao arduraduna

IMANOL ESNAOLA

Euskal Herriko garapen sozio-ekonomikorako Behategiko Koordinatzailea

LEYRE ARRIETA ALBERDI

Deustuko Unibertsitateko Irakasle titularra. Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultatea. Komunikazio-Saila

OLATZ ARRIETA

ETBko berriemailea Bruselan

ENEKO ATXA

Sukaldaria eta Azurmendi jatetxeko jabea

ION ANDER BELOKI

JA! Studio-ko zuzendari kreatiboa

RICARDO DIEZ MUIÑO

Donostia International Physics Center (DIPC) zuendaria eta Ikertzaile Zientifikoa Materialen Fisikako Zentroan CSIC-UPV/EHU

SAIOA EIBAR

Fair Saturday, fundatzaile

NERE LETE

Nere Lete, irakasle katedraduna Boise State University-n. Unibertsitateko Euskal Ikasketen Minorraren zuzendaria.

ADOLFO LORENTE

EL CORREO egunkariko kazetaria. Politika Saileko Arlo burua. Bruselan korrespontsala 2013 - 2028 urteen artean

CLARA MARTÍN

Ikerbasque research associate, BCBL

MYRIAM MIRANDA

Musika Bulegoko koordinatzaile orokorra

OIHANE PARDO

Amarenak enpresako sortzailea eta zuzendari kreatiboa

VANESSA SÁNCHEZ

Kazetaria eta ETBko aurkezlea

KIRMEN URIBE

Poeta eta idazlea

JUAN IGNACIO VIDARTE

Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia eta Solomon R. Guggenheim Foundation-eko Estrategia Globaleko zuzendari nagusia.

JOSU ESNAOLA

CAF Taldeko Zuzendari Komertziala

Proiektoaren izena

Lau

 

Diseinua

JA! Studio

Ion Ander Beloki

 

Bezeroa

Eusko Jaurlaritza

 

Proiektuaren azalpena

 

Kontzeptuzko instalazio honek ikuspegi garaikidea abiapuntutzat hartuta Lauburua berrinterpretatzen du, euskaldunon kultura eta nortasunaren zeinu esan- guratsuenetakoa; hainbaten ustean, lauburuak mugimenduan dagoen eguzkia adierazten du.

Moduluaren goialdea zulatuta badago ere, behealdea elementu jarraia da. Bi atalak banatzeko, transparentzia dikroiko batek goiko taula zulatua behealdean islatzen du, eta horrek jarraitasun sentsazioa sorrarazten du, instalazioari sakontasuna emanez. Material dikroikoak egitura fisikoa, kolore estatikoa duena, bere isladatik, kolore aldakorra duena, banatzen du. Horrela, ikuspegiaren eta argiaren arabera aldatzen doa, eta horregatik hain zuzen ere du horrenbesteko garrantzia ikuslearekin hartu emanak: biek elkarri eragiten diote, Euskadi Basque Country markaren inguruan hausnarketa sorraraziz.

 

Instalakuntzaren neurrriak

630 x 55 x 150 cm

 

Proiektoaren aurkezpena

Ekaina 2019

 

Proiektoaren kokapena

Bizkaia Aretoa, Bilbao

 

Kredituak

Diseinatzailea eta kreditu osagarriak

Estudioa: JA! Studio

Sormen zuzendaritza: Ion Ander Beloki

Produkzioa: Diana Gorostidi & Ana Sistiaga Arkitektoak

Argazkilaria: Jose Luis López de Zubiria  

Euskadi, auzolana