euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Dokumentu interesgarriak

KIT-a

Euskadi Basque Country KIT-ak Euskadiri buruzko informaziorik nabarmenena bateratzen du eta PPT zein bideo baten bitartez eskuragarri jartzen du.

Honekin batera, “Abangordia maite duen aintzinako herria” kontakizuna ere eskuragarri jartzen du Euskadi Basque Country Eguna 2019ko aurkezpen bideoarekin batera. 

Espero dugu eduki hauek baliogarriak izatea zure nazioarterakotze lanean.

Deskarga ezazu Euskadi Basque Country KIT-a hurrengo estekaren bitartez:

 

Euskadi Basque Country KIT-a (EUS)

Europako etorkizunari buruzko ikuspegia

Europar Batasunaren partaide izatearen abantailak ukaezinak dira. Edonola ere, elkarrekin hausnartzeko eta lan egiteko garaia da, Batasunaren proiektua berrorientatzeko eta indartzeko; jatorrizko balioak berreskuratzeko eta pertsonak europar ekintzaren ardatz nagusian jartzeko garaia da. Aukera ona dugu Europa oparoa, ongizate-sortzailea, solidarioa eta berdintasunezkoa eraikitzeko, bere askotarikotasunean batua eta maila anitzeko benetako gobernantza batean finkatua. Horixe da modu bakarra Europako herrien artean gero eta estuagoa izango den batasun batean aurrera egiteko, eta etorkizunerako proiektu honekin askatasunez eta kontzienteki konprometitzeko.

Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

Euskadi Basque Country 2030 Agenda

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena jasangarritasunez bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.

Euskadi Basque Country 2030 Agenda (Euskera)

Euskadi Basque Country - Kirmen Uribe

Euskadi gizarte plural bat da, gizabanakoz osatutako giza talde heterogeneo bat. Norbera bere jatorriarekin, bere bizipenenik eta bere izaerarekin. Kosta ahala kosta mantendu behar den pluraltasun bat. Giza talde baten partaide izateak, herri baten kide sentitzeak, ez du esan nahi gizarte hori guztiz aratza denik. Hutsala izango litzateke hori pentsatzea, zeren egon ez baitago inolako gizarte aratzik. Ez: kidetasun-sentimendu horrek ahalbidetzen du gizarte hori pluralagoa izatea, eta sentimendu guztiak errespetatu behar dira, ideia guztiak, jatorri eta fede guztiak. Gatazkak sortzen dituena da horien guztien irakurketa zorrotzegia egitea, horietako batek bestea baztertu nahi izatea, baina sentimenduak, ideiak eta fedeak errespetagarriak dira berez.

Abangoardia maite duen antzinako herria

Euskadi, auzolana