Basque Country

Herrialde bat

Basque Country, Euskadi, herrialde txiki bat da, baina identitate sendokoa. 5.000 urtetik gorako historiarekin, Basque Countryk kultura berezi bat eta munduan bakarra den hizkuntza bat ditu. Gaur egun, Euskadi herrialde moderno bat da, garai bakoitzari egokitzeko gai izan dena, Europako abangoardian kokatuz bizi-kalitatearen eta giza garapen jasangarriaren ikuspuntutik.

Basque Country: Localización en el mapa

Basque Countryk 7.000 km2-ko azalera du eta 2 milioi biztanletik gorako populazioa. Bere kokaguneagatik, Europako ardatz atlantikoaren lotune moduan funtzionatzen du.

Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak autonomia maila handia dute hezkuntza, industria, kultura, osasun, segurtasun eta gizarte-zerbitzuen politiketan, esaterako. Horien guztien kudeaketari esker, Euskadik indize handiak lortu ditu giza garapen jasangarriaren alorrean.

Halaber, Euskadik hiru lurralde ditu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Horietako bakoitzaren arkitektura instituzionalaren oinarriak dira Foru Aldundiak, organo betearazle gisa, eta Batzar Nagusiak, hau da, ganbera legegileak. Instituzio horien jatorria XV. mendean aurkitzen dugu.

Euskadik munduan bakarra den zerga-sistema propio bat du: Kontzertu Ekonomikoa, Euskadiren eta espainiar Estatuaren arteko alde biko harremanak zergen eta finantzen eremuan arautzen duen elementua. Gaur egun, ezingo genuke ulertu euskal gizarteak azken hamarkadetan izan dituen garapena eta aurrerapena, hazkunde ekonomikoaren eta kohesio sozialaren ikuspuntutik, Kontzertu Ekonomikoa erabili ahal izateko aukera izan gabe.

www.conciertoeconomico.org

Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz gure hiru hiriburuak dira. Hirurak erreferenteak dira modernitatean eta kultura, ingurumen eta bizi-kalitatearekiko konpromisoan.

Ezagutu itzazu!

Euskadi, auzolana