Australiako euskaldunen bazkariaren bigarren edizioa Gernikan

14_euskadi_eta_australia_zimela_australia.jpg

2019.eko azaroak 27

Joan zen larunbatean, azaroak 23, egin da Gernikako Zimela jatetxean bigarren urtez Euskal Australiar Alkartearen bazkaria. Australiatik itzulitako ia 200 lagunek hartu dute parte topaketan. Pertsona horiek bertara emigratu zuten 60ko hamarkadan Espainiako gobernuak eta Australiakoak sinatu zituzten migrazio hitzarmenak zirela medio, batez ere kanaberan eta tabakoan lan egiteko Queensland-eko estatuan (Australiako ipar-ekialdean). Gehienak euskaldunak ziren eta Euskadin Busturialdetik eta Lea-Artibaitik, Gernikako inguruetatik hortaz, zetozen asko eta asko. Topaketara Gernikako Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza) ordezkariak ere etorri dira.