Diasporaren Egunaren bigarren edizioa Ispasterren, herri sinbolikoa euskal emigraziorako

Ispasterreko alkatea dantza egiten agintarien aurrean herriko enparantzan Euskal Diasporaren Egunean, zetazko xala (Manilako manta) soinean jantzita.

2019.eko irailak 13

Euskal Diaspoaren egunaren, Irailak 8, bigarren edizioa joan zen igandean ospatu da. Aurten, Euskadiri dagokionez, hitzordua Ispasterren izan da, Bizkaiko herri txiki hori leku enblematikoa baita euskal emigraziorako. Udalerriko alkate andreak gogora ekarri duenez "hemendik mila pertsona baino gehiago atera ziren 100 urteren buruan 5 kontinentetara XIX. mendeko bukaeratik XX. mendearen 70eko erdialdeko urteetara", adierazi du Ispasterreko alkateak. 18 herrialdetako berrogeita hamar euskal etxek baino gehiagok  bat egin dute Euskal Diasporaren Egunarekin, haien ekitaldi propioak antolatuz Eguna ospatzeko.