Europako demokraziari buruzko kongresu bat antolatzeko laguntza (Gobernu Bilera 2019-09-24)

fotoconsejo.jpg

2019.eko irailak 24

Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuari laguntza bat ematea onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak, VI Bilbao European Encounters: “Europako demokrazia” eta bere kritikak kongresua antolatzeko. Laguntzaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak kudeatuko du, Europako Gaietako bere Zuzendaritzaren bitartez.

Kongresua azaroaren 18an egingo da Bilboko Azkuna Zentroan, eta Europako eta nazioarteko aditu gailenek parte hartuko dute bertan.

Nazioarteko topaketa horren helburua da Europako demokraziari berari eta Europako integrazioaren gaur egungo erronkei buruz hausnarketa bat egitea, diskurtso populisten eta muturreko eskuinaren goraldia eta arrakasta baita berri faltsuek bideratzen duten “emozioen politika” ere kontuan hartuta