"Euskadi Learning Tour 2019" ekimenaren seigarren edizioa

Argitalpen-data: 

Itziar Agirre Ogasun Sailburuordea eta Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordea gaur goizean elkartu dira Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Flandriako, Bavariako, Galeseko eta Iparraldeko herrialdeen kontseiluko ordezkaritzarekin, Eusko Jaurlaritzak, nazioartera zabaltzeko Euskadi Basque Country 2020 Estrategiarekin lotuta aurrera daraman “Euskadi Learning Tour 2019”ekimenaren barruan.

Oraingo honetan, Ogasun eta Ekonomia Saileko Itziar Agirrek eta Alberto Alberdik, Euskadiko erakunde esparruaren ezaugarri nagusiak, eskumen sistema, finantzaketa sistema eta Ekonomia Ituna azaldu diote gizarte-osasun-hezkuntza arloko 4 adituk osatutako ordezkaritzari.

Ekimenaren helburua kanpoko bazkide estrategikoekin harremanak bultzatzea da, euskal gizartearen errealitatea ezagutu dezaten; Euskadiren alderdi azpimarragarrienak eta berezienak erakusteko aukera da.