Europan Demokrazia eta honen kritikak

Argitalpen-data: 

Daniel Innerarity irakaslea munduan diren 25 pentsalari gailenetako bat Le Nouvel Observateur izen handiko aldizkariak adierazitakoaren arabera Bilbon solasaldian arituko da orain Europan diren intelektual gailenetako batzuekin Europako ustezko demokraziari eta inguratzen duten mehatxuei buruz.

 

Bilbao European Encounters-en (VI BEE 2019) edizio honetan berriro heldu zaio Nazioarteko Kongresu formatuari. Hala, Europa osoko lehen mailako akademikoak bilduko dira Bilbon demokraziaren eta bere instituzioen oraingo erronkei buruz eztabaidatzeko. Aldi honetan, Daniel Innerarityk bere karreran zehar garatutako lanetik abiatuta ekingo diote debateari. Innerarity irakasleak berak laburbildutako planteamendua ?duela gutxi kaleratutako bere “La Democracia en Europa” lanean kongresuari hasiera emango dion osoko bilkurako hitzaldian azalduko du.

 

Debate horri heltzeko, BEEn edizio berri honetan lau panel izango dira egun osoan zehar, bakoitza lau akademikok osatua (hiru hizlari eta moderatzaile bat). Kongresuaren gaiari egindako hurbilketa horren bitartez (Europan demokrazia eta honen kritikak) author-meets-critics dinamika bat sortu nahi da, prestigio handiko erakundetan, Oxfordeko Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitatean eta Florentziako Europar Institutuan besteak beste, garatu ohi den formatua aplikatuta.

 

Philippe Van Parijs (UC Louvain), Sofia Näsström (Upsalako Unibertsitatea), Nicola McEwen (Edinburgoko Unibertsitatea), Miguel P. Maduro (Gobernantza Transnazionaleko Eskola, Florentziako Europar Unibertsitate Institutua), Debora Spini (Sirakusako Unibertsitatea), Alessandro Ferrara (Erromako ‘Tor Vergata’ Unibertsitatea), Marina Calloni (Milan-Bicoccako Unibertsitatea), Christian Joerges (Hertie Gobernu Eskola), Ulrike Liebert (Bremengo Unibertsitatea), José Luis Martí (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Francis Cheneval (Zuricheko Unibertsitatea) eta Kalypso Nicolaïdis (Oxfordeko Unibertsitatea) panel hauetan arituko dira debatean:

 

  1. PANELA: EUROPA ESTATU NAZIOTIK HARATAGO

 

  1. PANELA: EUROPAN DEMOKRAZIAREN EGOERA (MEHATXATUA)

 

  1. PANELA: EUROPAR GOBERNANTZA DEMOKRATIKOA BIRPENTSATZEN

 

  1. PANELA: BA AL DAGO EUROPAR DEMOKRAZIA BIRPLANTEATZEKO BIDERIK?

 

Panelen moderatzaileak hauek izango dira: Igor Filibi (Euskal Herriko Unibertsitatea), Cristina Monge (Zaragozako Unibertsitatea), Iñigo Bullain (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Cristina Astier (Globernance-ko ikertzailea)

 

Aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da eta ekitaldia streaming bidez emango da www.bilbaoeuropeanencounters.org webgunean. Zenbait unibertsitatek ?Universitat Pompeu Fabrá besteak beste? zuzenean jarraituko diote kongresuari sistema horren bidez.

 

Aurtengo edizioa datorren astelehenean izango da, azaroaren 18an, 9:00etatik aurrera jardunaldi osoan zehar eta Azkuna Zentroko Bastida aretoa izango da elkargunea.

 

Ponentzien edukiak gerora kaleratuko den argitalpen batean bilduko dira, nazioarteko kongresu akademiko formatuan egin izan diren aurreko edizioetan bezala.

 

Aurtengo edizioko kolaboratzaile nagusiak hauek dira: Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza.

 

Bilbao European Encounters, izen handiko foroa

 

Bilbao European Encounters 2013. urtean sortu zen Europar Batasunaren etorkizunari buruzko eztabaida aberasteko, eta, horrela, tokiko, estatuko eta nazioarteko arrakasta duten akademikoak eta adituak biltzeko topagune bihurtu da Bilbo; izan ere, Europaren gainean hausnartzeko leku bat dute, aurre egiteko dituen desafioak aztertzeko eta eztabaida hori herritarrei helarazteko toki bat.

 

Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua maila eta dimentsio guztietan gobernuaren zeregina hobetzeko ezagutzaren gainean hausnartzeko eta horixe ikertzeko zein zabaltzeko zentro bat da. Gobernantza kontzeptuaren zenbait alderdiri buruzko ikerketa jarduerak garatzea du xede, dimentsio globalean, Europan, estatu mailan eta toki mailan pentsamendu politikoa berritzeko. Horrez gain, sarean egiten du lan ikerketa sozial eta politikoko munduko erreferentziazko zentro ugarirekin, eta gizarte berrikuntza nahiz gobernantza demokratikoa sustatzeko enpresa eta erakundeekin kolaboratzen du.