euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak urteko bigarren batzarra egin du

Argitalpen-data: 

Irekia

2021_04_13_elorza_eurorregion_05.jpg

Bileran aurtengo aurrekontua onartu da, 3,5 milioi eurokoa
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen urteko bigarren bilerako buru izan da gaur goizean. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, Miguel de los Toyos Lurralde Plangintzako sailburuordeak eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariak osatu dute Euskal Ordezkaritza.

Besteak beste, 2020ko kontu administratiboak eta kudeaketa kontuak onartu dituzte, eta 2021erako aurrekontua 3.550.000 eurokoa izango da. 

Aurten, 2020an bezala, proiektu-deialdietarako partida 900.000 eurokoa izango da – 500.000 euro "Euroeskualdearen hiritartasuna" ardatzerako 1. deialdirako eta 400.000 euro "Ezagutzaren ekonomia" ardatzerako –. Bestalde, 500.000 euro gordeko dira Lankidetza estrategiko berriak sinatzeko eta lehendik daudenak mantentzeko, hala nola, Aquitaine.eus, mugaz gaindiko harreman artistikoak sustatzeko, mugaz gaindiko Errugbiari buruzkoa edo Kompar, mugaz gaindiko Lanbide Heziketarako proiektu bat. Aipatzekoa da, halaber, Euroeskualdeko Beka garatzeko Lankidetza Estrategikoa. Beka horri esker, Akitania Berrian, Euskadin eta Nafarroan ikasleen eta doktoregaien mugikortasuna sustatzen da, 300 euro inguruko hileko laguntzaren bidez. 

Azkenik, azpimarratu behar da aurrekontu hori izango dela indarrean dagoen Euroeskualdearen Plan Estrategikoari atxikitako jarduerak garatuko dituen azkena, 2021-2027 aldirako berritzeko lanean ari baitira. Plan berria uda baino lehen aurkeztea aurreikusten da.

Euskadi, auzolana