euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus

Orain diseinua! euskadi eta industria

orain herraminta

orain diseinua! euskadi eta industria ekimenak industria-produktu sorta bat aurkezten du Euskadiko enpresek ekoizten duten diseinua ezagutzera emateko helburuarekin. Ehun enpresa baino gehiago aztertu ondoren, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aukeratu dituzte.

Lau ataletan antolatu dute erakusketa, eta ibilbide kronologiko bat egiten du euskal diseinuaren historian zehar, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte. Mota askotako lanak daude ikusgai: artisautza-lanak, armagintza-produktu eta -tresnak, makinak eta lanabesak, eraikuntzarekin, ehungintzarekin, altzariekin eta kirolarekin lotutako obrak... 

orain diseinua! euskadi eta industria ekimenak gaur egun banatuta eta bibliografian sakabanatuta dagoen historia bat egituratzea proposatzen du. Beraz, erakusketa Euskadiko diseinuaren historia eraikitzeko abiapuntua da. Historia horrek, arazo funtzionalak konpontzen dituzten diseinuak izateaz gain, proposamen estetiko baliotsuak ere izan ditu. Erakusketaren bidez gure egunerokotasunaren parte diren objektuak ikus daitezke, gure kultura, industria eta ekonomia garaikideen eredu moduan aldarrikatu beharrekoak.

orain diseinua! euskadi eta industria Gillermo Zuaznabarrek zuzendutako erakusketa bat da, Tabakalerak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako agentziak (SPRI taldea) ekoiztua, Mugak Euskadiko Arkitekturaren bigarren Nazioarteko Bienalaren testuinguruan.

Ekitaldi-mota:
Erakusketak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Euskadi, auzolana